Joxe Miel Barandiaran
Bermeoko Udal Liburutegia
- Liburutegiko lotura aukeratuak:
»Hemen zaude: Liburutegia/ Atalak
Atalak
0. Beheko solairua:
- Harrera gunea: informazio puntua da, maileguak hartu eta uzteko tokia, reprogafia zerbitzua (fotokopiak) ere bertan dago eta liburutegiak antolatzen dituen ekintzetan izena emateko tokia da.
- Haur liburutegia : 0-tik 11 urte arteko umeentzako, bertan erabiltzaile gazteenentzako bildumak daude, norberak zuzenean eskuratzeko. Erreferentzia atala ere badago, hau ez-mailegarria, eta fondoak adinaren arabera antolatzen dira. Bideoteka eta fonoteka txiki bat ere badu eta hemeroteka gazteenentzako aldizkariekin.
1. Lehenengo solairua:
- Hemeroteka: honetan, liburutegiak hartzen dituen aldizkariak jartzen dira erabiltzailearen eskura. Gai askotariko aldizkariak, egunkariak eta astekariak. Euskaraz zein gazteleraz. Bertan irakurri ahal izateko gune atseginean.
- Literatura atala: narratiba, antzerkia, olerkia, bertsolaritza; saiakera eta biografiak; bildumak, komikiak eta bestelakoak. Guztia mailegarria. Atal honetako liburuek bizkar etiketan liburu mota azaltzen duten hizkiak dituzte:
- Narratiba: N
- Antzerkia: A
- Olerkia: O
- Bertsolaritza OB
- Saiakera: S
- Biografiak: B
- Bildumak: BD
- Komikiak: K
- Bestelakoa edo desberdinak: D
- Bertoko atala: Bermeo ezagutzeko, bere historia, natura, datu ekonomikoak... Bermeo eta bere inguruari buruz egin diren idatziak biltzen dituen bilduma berezia dugu hau. Ondoko zerrendan aurkituko dituzu batutako liburuak.
- Erreferentzia atala: hiztegiak entziklopediak, urtekariak... edonork erabiltzeko eta kontsultatzeko. Entziklopedia orokorrak eta gaietakoak aurkitu daitezke kontsultarako. Atal honetako materialak ez-mailegarriak dira.
- Bidaietarako gidak: mundu osorako eta maileguan eramateko.
- Gazteen liburutegia: 12tik 17 urte arteko gazteentzako gunea dugu hau. Bertan ikasteko eta kontsultarako 24 postu daude. Gazteei zuzendutako literatura eta ikas materiala dago. Erreferentzia bildumak eta hemeroteka txikia. Literaturan narratiba (G) eta komikiak (K) dira gehienak.
- Bideoteka: Klasikoak, berriak, arrakastatsuak, independenteak... denetariko filmeak ditugu mailegarri atal honetan. Eta denetariko gaiekin dokumentalak eta material didaktikoa, baita operak, balletak, kontzertuak, antzerkiak. DVD eta VHS bidez ikusi ahal diren 2.000 erreferentzi baino gehiago.
- Fonoteka: Brasilgo musika, rai musika, folk-a, indioena, rantxerak. Jazz-a, musika klasikoa, blues-a, pop musika, rock-a, new wave, hip-hop... mota guztietako musikak 2.300 CD baino gehiagoko zerrenda luzean. Guztiak mailegarriak eta nahi izanez gero liburutegian bertan ditugun 6 CD-irakurgailuetan entzungarri.
- Mikroteka: Jendearen esku daude Internet sarera sarbidea duten 4 puntu, eta indarrean dagoen araudian mugatuta dago horien erabilera. Horrez gain, WiFi zerbitzua ere erabilgarri dago liburutegi osoan.
- Informazio bulegoa: liburutegiko antolaketari buruz galdegiteko, informazioa bilatzeko, liburu bat aurkitzen laguntzeko, desideratak egiteko... Edonolako duda badago edo laguntza beharrez gero bulego honetako liburuzaina laguntzeko prest izango da.
2. Bigarren solairua:
- Gaietako bilduma: Zientzia eta ezagutza, filosofia, psikologia. Erlijioa eta teologia, gizarte zientzia, legegintza. Matematikak eta natur zientziak, zientzia aplikatuak. Medikuntza. Arte Ederrak. Jolasak. Ikuskizunak. Kirolak, Hizkuntzalaritza. Filologia. Literatura. Geografia eta historia. Eskuliburuak, testu liburuak, entziklopediak, monografiak... guztiak mailegarriak.
- Ignacio Arocena bilduma: 3.407 liburukiz osatutako bilduma hau Arocena jaunak berak eman zion dohaintzan udal liburutegiari 2002. urtean. Herriko maisu intelektual honek bere bizitzan zehar bildutako bilduma nagusiki izaera humanista du eta bereziki historia eta literaturari emandako testu aipagarri asko ditu. Azken urteetan fondoak katalogatzeko eta sailkatzeko lanak egin dira. Gaurko egunean lan guztiak katalogatuta eta sailkatuta daude, kontsultatzeko Informazio bulegora jo behar da, baina ezin dira Bermeoko Udal Liburutegiko geletatik atera.