
Hemerotekan liburutegian ditugun egunkari eta aldizkariak irakurtzeko aukera duzu. Aldizkari bakoitzaren azken alea erabiltzaileen esku dago.
Aurreko zenbakiak kontsultatu nahi baldin badituzu lehen solairuan dagoen liburuzainari eskatu beharko diozu.
Aldizkai zaharrek zer artikulu dituzten jakiteko “aldizkarien aurkibideak” kontsultatu behar dituzu. Interneten ere aldizkari gehienen azken urteetako aurkibideak topa ditzakezu. Zerrenda honetan jasotzen ditugun aldizkarien izenak eta loturak internetera.
Mailegua
Ohikoa ez izan arren, aldizkarien azken alea izan ezik, besteak maileguan etxera eramateko aukera eskani nahi diogu erabiltzaileari.
Aldizkari bat eraman ahal izango da, sei egunetarako.
Liburutegiak ondoko egunkari bilduma hauek gordetzen ditu kontsultarako:
2002. urtean Bermeori buruzko albisteak biltzen dituen datu base bat sortu dugu liburutegian kontsultagarri ditugun egunkariekin. Datu basea kontsultatu ondoren artikuluak eskuratzeko lehen solairuko liburuzainarekin hitz egin beharko duzu.