»Hemen zaude: Liburutegia/ Historia
Historia
Udal liburutegia 1926an sortu zen Jose de Garavilla y Quintana alkatea zenean. Sasoi hartan liburutegia Nautika Eskolan zegoen eta bilduma 200 bat liburuk osatzen ei zuten. Orduko erabiltzaileen esanetan Espasa Entziklopedia eta Segundo Ispizuak idatzitako "Los Vascos en América" ziren liburu interesgarrienak.
1947. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak
Ertzilla Dorrea erosi zuen, eraikuntza horren ondare historikoaren balioagatik, eta bertan Arrantzaleen Museoa kokatzea erabaki zen. 1959. urtean bertan lekutu zen udal liburutegia eta han jarraitu zuen 1977. urtera arte. Urte horretan, museoak toki gehiago behar zuela-eta, biblioteka
Askatasun Bidea, 23ko eraikuntzan ipini zen.
1980an zabaldu zen biblioteka toki horretan. Liburutegi honek irakurketarako gela bat baino ez zeukan eta tokia txiki gelditu zen. Hori dela eta, udalak lehengo postetxearen eraikuntza liburutegirako prestatzea pentsatu zuen. Postetxearen eraikuntza berriztatu ostean, 1987ko martxoaren 19an zabaldu zen udal liburutegia, eta gaur egun ere bertan jarraitzen du.

Liburutegiari
"Joxemiel Barandiaran" Udal Liburutegia jarri zitzaion izena,
"Bermeoko Seme Kuttuna" izendaturiko On Joxe Mielen omenez. Bera ezin izan zen etorri, baina bai bere familia. Gero, udala Ataunera joan zen berarekin ospatzeko, eta horren lekuko liburutegiko beira-arasa nagusian daukagu berak idatzitako mezua. Udal liburutegia 1926an sortu zen Jose de Garavilla y Quintana alkatea zenean. Sasoi hartan liburutegia Nautika Eskolan zegoen eta bilduma 200 bat liburuk osatzen ei zuten. Orduko erabiltzaileen esanetan Espasa Entziklopedia eta Segundo Ispizuak idatzitako "Los Vascos en América" ziren liburu interesgarrienak.