
Euskadiko liburutegi publiko gehienen katalogoak kontsulta daitezke helbide honetan: http://www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua.
Bilaketa berri bat hasten duzun bakoitzean "Katalogoa kontsultatu" eremuan Bermeo aukeratu eta bilaketa egin.
Ez baduzu "Bermeo" aukeratzen, edozein liburutegiko datuak agertuko zaizkizu. Datu bibliografikoen azpian agertuko den laukian, liburuaren kokapen datuak daude.
"Kokapena"ren azpian liburutegiko zein eremutan dagoen azaltzen da. "Kokalekuaren marka"ren azpian, liburu bakoitzak ageri-agerian daukan bizkar-etiketan liburuaren datu batzuk. Datu horietaz baliatzen gara liburuak ordenatzeko, eta zuk topatzeko beharrezko dituzu.