
Dokumentu elektronikoak kontsultatzeko aukera ematen dizu. Liburutegian daudenak (CD-ROM) edo interneten bitartez jaso ditzakezunak.
Kontsultak egiteko lau ordenagailu dituzu lehenengo solairuan. Kontsulten iraupena ordu erdikoa izango da. Ezin izango da txateatu edo jokoekin ibili.
12-17 urte bitarteko gazteek gurasoen baimen idatzia beharko dute internet kontsultatzeko.
Txanda erreserbak egiteko bazkidea izan behar duzu. Erreserba liburutegian eskatzeaz gain, telefonoz edo posta elektronikoz egin dezakezu.
Udal Liburutegiak, SPRI-k (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua) emandako dirulaguntzari esker, haririk gabeko WIFI sarea jarri du. Sare hori erabilera publikokoa da, 512 Kb-eko banda zabalera du eta Internetera haririk gabe konektatzeko aukera ematen du liburutegi osoan. Norberak bere ekipo eramangarriarekin (ordenagailua, PDA, etab.) Interneterako doako sarrera izango du liburutegian.
Hiru baldintza bete behar dira zerbitzu hau erabiltzeko: liburutegiko bazkidea izatea; 18 urte baino gehiago izatea edo nagusi baten baimena izatea, eta ekipo eramangarriarekin etortzea liburutegira. Baldintza horiek betez gero, zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaile izena eta pasahitza emango zaizkio liburutegian.
Erabilerari dagokionez, badira zenbait muga, hala nola, txateatzeko debekua eta eduki pornografikoa daukaten edo pertsonen osotasun fisikoaren kontra egiten duten web guneetara sartzekoa, musika edo pelikulak jaisteko erabiltzea edo jolasetan ibiltzea.
Funtsean zerbitzu hau informazioa bilatzeko eta posta elektronikoa kontsultatzeko zabalduko da, eta bestelako erabilera ludikoak debekatu egiten dira.