
Etxera eramateko zerbitzua erabiltzeko bazkide txartela izan beharko duzu.
Zure datu pertsonalekin inprimaki bat bete eta argazki bat erantsi.
Liburuen signatura da, liburutegian bere kokapena zein den jakiteko, liburu bakoitzari ematen zaion kodea. Katalogoa kontsultatzen duzunean liburu bat eskuratzeko, kode hau idatziz gorde beharko duzu.
3 liburu, 3 ikus-entzunezkoak (CD edo DVD edo VHS) eta 2 aldizkari.
Gure liburutegitik 3 liburu, 3 ikus-entzunezkoak eta 2 aldizkari, guztira 8 dokumentu. Baina beste liburutegi batetik beste 8 eskura ditzakezuz; beraz guztira 16 dokumentu eskura daitezke.
Liburuak 15 egun eta ikus-entzunezkoak 7 egunetako mailegua daukate.
Liburutegiko katalogoan kontsulta eginez.
Liburutegiko katalogoan bilaketa eginez eta atzeman ondoren, signatura ikusi, liburutegiko apalategietan koka dezazun.
Ez, zerbitzua askea eta doakoa da.
Behar duzun alea maileguan badago, katalogotik erreserba egin dezakezu edo liburutegiko informazio bulegoan. Eta bueltatzen duten unean, erabiltzaile berriaren eskueran geldituko da.
Liburutegira zuzendu eta liburutegien arteko mailegu zerbitzuaren bitartez eskaria egin.
Bai, desiderata bat bete nahi duzun dokumentuaren izenburua adieraziz.
Bideak hauek dira: desiderata, katalogo kolektiboaren bidez edota liburutegien arteko mailegua.
Katalogoan bilaketa izenburuaren, idazlearen, gaiaren edota argitaletxearen,... bitartez egin dezakezu. Arazorik izan ezkero, erakusmahaira jo eta kontuan hartzeko gertu egongo dira.
Katalogoak liburu bakoitzaren egoera azaltzen du, liburua mailegatua badagoen eta noiz bueltatuko duten adieraziko digu. Liburua erabilgarri badagoen, baina ez da bere apaleategian ageri, momentu horretan norbait kontsulta bat egiten dagoela esan nahiko du. Egoera errepikatzen bada, informazio bulegora jo.
Liburuen mailegua 2 aldiz jarraian berriztu daiteke, bakoitzaren iraupena 2 astekoa izanik eta bitartean beste inork, mailegua eskatzen ez duen bitartean.
Mailegua luzatu dezakezu 2 astez, katalogo kolektiboaren bitartez, imprimakiak beteaz, telefonoz edota liburutegian bertan.
3 liburu baino gehiago ezin daiteke eskuratu; beraz, aleak bueltatutakoan, 15 egun igaro ondoren, berriro mailegua egin beharko duzu.